XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AURKEZPENA

Biztanleria Ihardueraren Arabera (B.I.A.) gaiari buruzko inkestak zeran gauzatzen du bere helburu nagusia, Euskadiko Komunitate Autonomoan eta honen Lurralde Historikoetako bakoitzean biztanleriak iharduera desberdinetan duen partaidetzari buruz informazio estatistiko jarraitu bat produzitzean hain zuzen ere.

Horrek eman dezakeen informazio-bolumena tresna egoki eta doi bat gertatzen da geografi eremu hauetako errealitate ekonomiko eta sozialaren ezagupen eta segimendurako eta, ondorioz, politika ekonomiko eta sozialak definitzeko, eta gero horien emaitzak kontrastatu ahal izateko.

Autua da errealitate sozio-ekonomiko konplexu hau atzematea, gizarteak giza baliabideez egiten duen erabilerara xeheki hurbilduz, ondasun eta zerbitzuen produkzioko ihardueretan duen okupazioa graduatuz eta bere partaidetza iharduera ohiki ez-emankor bezala marjinatuetan sartuz (etxeko lanak egitera dedikatutako pertsonak, ikasketak egiten ari direnak edo soldadutza egiten dutenak).

Aurrikusia dagoen argitalpen-planaren barnean, hasieran, biztanleriaren kolektibo nagusienei beren iharduerari buruz eta oinarrizko ezaugarri batzuen arabera zorrozki jarraitzeko xedea izango zuen hileroko argitalpena izan zen; ihardueren eta enplegu bila dabiltzanek lan-merkatuaren gain egiten duten presioaren aldiberekotasunaren azterketa, alegia.

Plan honen hurrengo pausoa hiruhileroko argitalpena dugu.

Eta argitalpen honek adina edo iharduera-adarra bezalako aldagaietan desagregazio-maila handiago bat ekartzeaz gainera, informazio gehigarria ere badauka profesio eta kategoria profesional, laneko ordutegi, establezimenduko eta kategoria profesionaleko aintzinatasun, biztanleria iharduera ez-laboraldun, etab.i buruz.

Enplegu-bilaketari dagokionez, bilatutako enplegu-motari buruzko datuak ekartzen dira, bere lanaldiaren, zein eremu geografikotan bilatzen den, langabeziaren iraupenaren, gestiogintza etab.en arabera.

Argitaratzen dira baita laginketako erroreak ere, biztanle-kolektiboen aukera bariatu baterako, guzti horrek informazioaren kalitatea ebaluatzeko eta aldi berean konparazio azkarregi batzuk ñabartzeko bide ematen duelarik.

Horrez gainera, B.I.A.ren helburu nagusiari kalterik egin gabe eta egindako esfortzua ahal den guztian aprobetxatuz, inkestaren diseinuak bide ematen du bestelako informazio-eskariei batipat demografiari buruzkoei erantzuteko ere, zentsuetako epealdietan, horien emaitzak aurki kaleratuko den urteroko argitalpenean barne-hartuko direlarik.

Azken batean esan daiteke lan garrantzitsu hau ekarpen baliotsua dela zalantzarik gabe gure errealitate soziala eta ekonomikoa, eta berorren eboluzioa, biztanleriaren ikuspuntutik aztertu nahi duen ororentzat.

Vitoria-Gasteiz, 1987ko Iraila.

JOSE IGNACIO GARCIA RAMOS Zuzendari Orokorra.